XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIDEZ BIDE Koldori, aspaldiko eta laburreko, hurrean betiko, adiskidantzaz.

HALA BIZ.

Goizeko hamaikak eta bost. Zeredozer egin gogo dut.

Gomutak datozkit eurrez. Hits nago. Triste.

Hamaikak eta bederatzi. Gasteizen nago. Ez da itsusi.

Eguraldi ederra. Oraindik. Ez dakit sargori izanen ote den. Beharbada bai, hala izan zelako atzo. Eguraldi nazkagarria!.

Tristezia. Desesperoak harrapatzen nau. Histasuna.

Atzo aspaldiko eta laburreko adiskide batekin para nintzen.

Derrepentean gertatu nintzen. Ez nuen espero, ezta hura gogoratu. Uneon konturatu nintzen zein nuen maite.

Oihanean askatasuna. Bakea basoan. Lagunarteko adiskidantza.

Estibalitz ikusgarri da. Zuberoa ere. Liluragarria.

Maitasuna ere. Araba neronek uste baino gehiago. Zoragarria.

Bultzatzaileak behar ei ditugu; bide ditugu.

Osterantzean... Kaixo mutila, zelan bizi?... Ondo, ezta?.

Aspaldi honetan elkar ikusi gabe....

Ene, ondo edo... Aurrera, hits zein indarge.

Aitzina baina. Orain urte bete, Zuberoa lagungile gertatu zitzaigun.

Lehendik maite nuen, horrelakorik, ez eta horrenbesterik, ez nukeen edo sekula, inoiz, espero.

Gaueko hamabietan, atzokoetan, aspaldiko, eta laburreko adiskide bat berridoro nuen.

Mendixka hau ederra. Euskaldunon erretiragune. Gernika bezala. Bakegune. Herrigintzagune. Askatasungune. Adiskidetasungune. Maitasungune. Nahikunde- eta nahigune.

Zelan hago mutila? Ondo, eta hi? zidan erantzun.

Uneon ohartu nintzaion. Zein nuen maite.

Adiskidantza. Araba pentze zabal, ordoki gotor. Landa sendo.

Estibalitzeko lurretan. Tontortxoaren gainean.

Nafarroa, Nafarroa, oi Nafarroa... lotu gaituzu.

Ihaz. Zuberoak. Orain Arabak.

Euskal Herria, maite zitugu, elkar, dugu.